ORREAGAko aurtengo MUS TXAPELKETA
2008

Orreagak eta AEKk batera IX. Mus Txapelketa antolatu dute


Orreaga Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Elkarteen arteko mus txapelketa martxan da. Aurten bilduko den dirua Orreaga erakundeak eta AEK partekatuko dute, erdibana. Antolakuntza eta koordinazio lanetan, Orreaga ari da.

Mus Txapelketa ezagun honen zazpigarren aldia eginen da aurten. Euskal Herri guztian jokatzen da, mus txapelketa erraldoia bihurtuz. Lehiaketa eskualdeka antolatu da, eta elkarteek, ostatuek, peñek... hartzen ahal dute parte antolakuntzan. Eskualde bakoitzean finalak eginen dira, eta bikote horiek finalerako sailkatuko dira. Finala Beran jokatuko da ekainaren 10ean. 128 bikote espero dira egun horretan Beran, eta horien artean sari handiak banatuko dira, nagusienak, bi pertsonentzako itsas-bidaia, eta Kanariar Uharteetara bidaia.

Lokal bakoitzak (elkartea izan, ostatua, peña...) bere lehiaketa eginen du, antolaketa eta arau propioekin. Parte hartzen duen bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta izena apirilaren 22a baino lehen eman beharko dute. Lokaletako bakoitzean, gutienez, lau bikotek hartu beharko dute parte, eta kopuru hori osatzeko lokal bat baino gehiago elkartu ahal izanen da. Tokiko lehiaketa hau maiatzaren 28rako bukatua egon beharko da.

Lokal bakoitzeko finalistarekin, eskualdeko finala jokatuko da, eta eskualdeko garaileek Iruñean parte hart-zeko eskubidea lortuko dute. Iruñeko finalean 128 bikote izanen dira, eta behin izen-ematea itxita dagoela-ko jakinaraziko da eskualde bakoitzetik zenbat bikote iritsiko diren finalera. Izan ere, izena eman duten bikote kopuruaren arabera eta eskualde bakoitzean parte hartzen duten bikote kopuruaren araberakoa izanen da ordezkaritza hori.

Finalistak ekainaren 10ean elkartuko dira, Iruñean. Antolakuntzak zehaztutako tokian agertuko beharko dute, goizeko 9:00etarako. Fase hori kanporatze metodoaren bidez eginen dute, eta arratsaldeko partide-tara sailkatzen diren bikoteak Beran bazkaltzera gonbidatuko dira. Azken faseko joko-arauak eskualdeko finalaren egunean banatuko zaizkie bikoteei.

Antolakuntza lanak errazteko, eskualde bakoitzean arduradun bat dago, eta lokaletan barna joanen da informatzeko eta lehiaketan izena emateko. Edonola ere, inork txapelketaren kanporaketa bat antolatu nahiko balu, ondoko helbide eta telefonoetan jarri beharko luke harremanetan, beti ere apirilaren 22a bai-no lehen Axular Kultur Elkartean, Berako Labiaga Ikastolan edo mus2006@euskalerria.org posta elektronikoan.