ORREAGAko
aurtengo MUS TXAPELKETA
2008
Orreagak eta AEKk batera IX. Mus Txapelketa antolatu dute
Orreaga Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Elkarteen
arteko mus txapelketa martxan da. Aurten bilduko den dirua Orreaga erakundeak
eta AEK partekatuko dute, erdibana. Antolakuntza eta
koordinazio lanetan, Orreaga ari da.
Mus Txapelketa ezagun honen zazpigarren aldia eginen da aurten. Euskal Herri
guztian jokatzen da, mus txapelketa erraldoia bihurtuz. Lehiaketa eskualdeka
antolatu da, eta elkarteek, ostatuek, peñek... hartzen ahal dute
parte antolakuntzan. Eskualde bakoitzean finalak eginen dira, eta bikote
horiek finalerako sailkatuko dira. Finala Beran jokatuko da ekainaren
10ean. 128 bikote espero dira egun horretan Beran, eta horien artean
sari handiak banatuko dira, nagusienak, bi pertsonentzako itsas-bidaia,
eta Kanariar Uharteetara bidaia.
Lokal bakoitzak (elkartea izan, ostatua, peña...) bere lehiaketa
eginen du, antolaketa eta arau propioekin. Parte hartzen duen bikote bakoitzak
20 euro ordaindu beharko ditu, eta izena apirilaren 22a baino lehen eman
beharko dute. Lokaletako bakoitzean, gutienez, lau bikotek hartu beharko
dute parte, eta kopuru hori osatzeko lokal bat baino gehiago elkartu ahal
izanen da. Tokiko lehiaketa hau maiatzaren 28rako bukatua egon beharko da.
Lokal bakoitzeko finalistarekin, eskualdeko finala jokatuko da, eta eskualdeko
garaileek Iruñean parte hart-zeko eskubidea lortuko dute. Iruñeko finalean
128 bikote izanen dira, eta behin izen-ematea itxita dagoela-ko jakinaraziko
da eskualde bakoitzetik zenbat bikote iritsiko diren finalera. Izan ere,
izena eman duten bikote kopuruaren arabera eta eskualde bakoitzean parte
hartzen duten bikote kopuruaren araberakoa izanen da ordezkaritza hori.
Finalistak ekainaren 10ean elkartuko dira, Iruñean. Antolakuntzak zehaztutako
tokian agertuko beharko dute, goizeko 9:00etarako. Fase hori kanporatze
metodoaren bidez eginen dute, eta arratsaldeko partide-tara sailkatzen diren
bikoteak Beran bazkaltzera gonbidatuko dira. Azken faseko joko-arauak eskualdeko
finalaren egunean banatuko zaizkie bikoteei.
Antolakuntza lanak errazteko, eskualde bakoitzean arduradun bat dago, eta
lokaletan barna joanen da informatzeko eta lehiaketan izena emateko. Edonola
ere, inork txapelketaren kanporaketa bat antolatu nahiko balu, ondoko helbide
eta telefonoetan jarri beharko luke harremanetan, beti ere apirilaren 22a
bai-no lehen Axular Kultur Elkartean, Berako Labiaga Ikastolan edo mus2006@euskalerria.org
posta elektronikoan.