Gune honek lehio ireki bat izan nahi luke, garen Nafarroaren errealitatera begi onez gerturatuz.

Atal hau dinamikoa eta interaktiboa izatea nahi genuke, eta horrexegatik, zuen iradokizunekin edo galderak eginez, parte hartzera animatzen zaituztegu, ... Erantzunak historialari edo adituek emanen dizkigute.

Literatur sorkuntzekin adi egonen gara (liburuak, ikerketak, artikuluak...) gure herria hobeto ezagutzeko balio dezakete, irakurketak gomendatu etab.

Erakusketak egiten saiatuko gara (liburuak, kultu eragileak, pegatinak, agiri bereziak, Gamazada, etab.) herriz herri ibili ahal izateko eta hemen azalduko direnak.

Hala ere, jakinaren gainean gaude bakarrik maite duguna ongi ezagutzen dugula.
Horregatik eskatzen dizugu begi onez gerturatzea txoko honetara, gure herriaren iragana , oraina eta geroa ezagutu ahal izateko