![]() |
|
AGUERRE Y AZPILICUETA, PEDRO "AXULAR" |
Idazle eta teologoa.
1556. urtean jaio zen Urdaxen.
1644. urtean hil zen Sarako herrian.
Pedro de Axular izenarekin ezagutzen da. Axular izeneko baserrian zuen sorlekua, eta handik hartu zuen idazle gisa erabilitako ezizena. Euskal hizkuntzan prosista hoberentzat hartu da. Apaiz egin zen.
Bere lanen artean aipatzekoa da Gero, kristautasun bidetik beste mundura arrakastaz iristeko aszesia. Lan hau euskaraz idatziriko testu literario hoberentzat hartua da.
