Juan de Huarte
Fisiologo eta idazlea.

Donibane-Garazin jaio zen 1530ean.
1591n hil zen.

Sendagile lana egin zuen Baezan eta Linaresen.

Examen de Ingenios para las Ciencias
(1575) lanak eman zion ospea, eta han, psikologiaren eta fisiologiaren arteko loturari buruzko teoria bat azaltzen zuen. Arazoak izan zituen Inkisizioarekin eta bai Portugalen bai Espainian liburu debekatuen zerrendan izan zen.

Ugariak dira liburu honen itzulpenak: Frantsesak eta italiarrak XVI. mendea bukatu baino lehen; neerlandarrak XVII. mendean, alemaniarrak XVIII. mendean eta errusiar bat XX. mendean.

El Examen, lanak psikologia modernoaren aitetako bat bihurtu zuen Huarte. Psikologia indibidual eta profesionalaren aitzindaria da. Lana giza psikearen azterketa sakona da.

Hurrengoa > atzera