![]() |
|
LEIZARRAGA, JOANNES
|
Euskal idazle eta itzultzailea.
Beskoitzen jaio zen 1506 (?).
Seguruenik apaiza izanen zen Joana Albretekoa 1559an higanot bihurtu zenean.
1564an sinodo kalbinista egin zen Pauen, non, protestantismoa Euskal Herrian
sartzeko beste zenbait neurrirekin batera, Itun Berriaren itzulpena
egitea erabaki baitzen. Leizarraga hautatu zuten lan horretarako.
Ia ez da haren bizitzaren xehetasunik ezagutzen, Bastidako parrokian hil zela
ez bada, 1601. urtera aldera, ministro kalbinista izan zen tokian, L'Antiqué
ezizena jarri zioten hartan.
Bere lanak, hiru liburu, guztiak itzulpenak: Iesus Christ gvre Javnaren
Testamentv Berria, Vulgata lana herri euskararako itzulia, A b c edo
Christinoen instructionea, kristau-jakinbide moduko bat, eta Kalendrera
(egutegia).