LIZARRAGA, JOAKIN

Idazle eta sermoilari

Elkanon jaioa 1748an.
1835ean hil zen bertan.

Apaiz egin zen 1774an, herriko parroko izendatu zuten eta kargu hori izan zuen harik eta hil zen arte.

Bi ezaugarri garrantzitsu ditu: bera da garai hartako euskal idazle nafar bakarra eta, bigarrenik, bere lana goi-nafarreraz idatzita dago, gaur egun Irati inguruan mantantzen den eta bertze lekutan galdua den Iruñerriko euskalkian.

Egin zuen lan literario handitik, urte haietan nagusi zen zentsura zela-eta, zati txiki bat besterik ez zuten argitaratu eta liburu garrantzitsuenak hauexek dira: Urteco Igande guztietarako Platicac edo Itzaldiac (igandeetako sermoi bilduma); Jesús, copla guisa batzuc molde gutitacoac (olerki erlijiosoen liburua) eta Jesús-Cristoren evangelio sandua Juanec dacarran guisara (San Juanen ebanjelioaren itzulpena).

Hurrengoa> atzera