![]() |
|
ALBRET, JUANA (JUANA III DE NAVARRA) |
Nafarroako Erregina eta Albreteko Dukesa.
Pauen jaio zen 1528. urtean.
hil egin zen 1572 Parisen.
Nafarroako Enrique II.aren eta Angulemako Margaritaren alaba izan zen. Antonio
Borboikoarekin ezkondu zen 1548. urtean eta Frantziako Enrique IV.a haien
semea izan zen. Ezkontza honen bidez borboitarren lirio loreek bat egin zuten
Nafarroako armarriarekin, eta bide horretatik iritsi ziren lehendabizi Frantziakora,
eta ondoren, Espainiakora.
1553. urtean Nafarroako Enrique II. hil egin zen. Juana III.ak bortuez bestaldeko
Nafarroa oinordetzan hartu zuen, Zuberoa, Bearne, e.a., eta bere erresuma
txikia nahikari hispano-frankotik babestu behar izan zuen.
1560. urtean erlijio katolikoa sendoki ukatu zuen kalbinismora bihurtuz. Doktrina
berria ezagutu nahian, Joanes Leizarragari La Vulgata eta zenbait otoitz kalbindar
euskarara itzultzeko eskatu zion. Bere lurraldeetan kalbinismoa ezarri zuen
1567. urtean.
Parisen zegoela bat-batean hil zen; diotenez, pozoindurik.
Bai prosan bai bertsotan idatzi zuen, eta berak idatzitako zenbait bertso
J. Dubellayren Antologian ikus ditzakegu.