MORET MENDI, JOSE
Historiador y cronista del reino de Navarra.

Iruñean jaio zen 1615ean.
Iruñean hil zen 1687an.

Nafarroako erresumako historialari eta kronikari. Jesusen Lagundian sartu zen eta eskolak eman zituen Iruñean, Oviedon eta Segovian. 1654. urtean Nafarroako Erresumako Kronikari izendatu zuten.

Bere lan literario garrantzitsuena eta ospe gehien eman diona Anales del Reino de Navarra izeneko obraren lehen hiru liburukiak dira; haietariko lehena bera bizi zela argitaratu zen, bigarrena eta hirugarrena idatzirik utzi zituen eta hainbat ukitu behar izan zituzten, Aleson bere ondorengoak burutu zuen lana.

Moretek, era berean, bertso latindarrak jorratu zituen eta balio handiko lanak utzi dizkigu. Horrelaxe konposatu zituen San Ferminen ohorez, bezperak, matutiak eta laudorio ereserki latindarrak.

Hurrengoa> atzera