FRANTZISKO DE XABIER

Misiolari jesuita euskaldun.

Xabierko Gazteluan jaio zen 1506an.
hil zen 1552ko abenduaren 3an Shang-chuan uhartean.

Ekialdeko Asian egindako ebanjelizazio lanagatik egin zen ospetsu eta Indietako Apostolu ezizena jarri zioten. Gurasoak Joan Jaso -orduan Nafarroako Errege Kontseiluko presidentea- eta Maria Azpilkueta -oso familia noblekoa, Martin Azpilkueta doktore ospetsuaren familia berekoa- izanik.

Nafarroa inbaditzen ari ziren Gaztelako tropen aurka borrokatu behar izan zuten Migel eta Joanek, bere anai nagusiek, aitak Joan Albretekoa erregeari Irunberriko gotorlekura ihes egiten laguntzen zion bitartean. Frantziskok bere etxean bertan bizi izan zuen Nafarroak erresuma independente gisa izandako azken arnasa.

Gaztea zela, 1525ean Parisa bidali zuten Sorbonan ikasteko. Han aurkitu zuen Inazio Loiolakoa eta bion artean Jesusen Lagundia sortu zuten. 1535ean pobrezia eta kastitate-botoak egin zituen, eta geroago Lur Santura joan zen. Apaiz egin zen 1537an.

1541ean Ekialdeko Indiara alde egin zuen eta ebanjelizazio lan handia egin zuen. Goa, Kotxin, Pesquería uharteak, Malaka, Moluka uharteak, Japonia eta Txinara pasatu nahi zuen. Horretan zegoela hil zen. Tradizioak dioenez, agoniaren azken arnasak egitean Xabierren azken hitzak Jainkoari euskaraz egindako otoitza izan ziren.

Xabierko Frantzisko santua jaio eta hil zen euskalduna. Nafarroako patroia, pilotarien eta dantzarien zaindaria dugu, eta bere egunean euskaren eguna dugu.

Hurrengoa > atzera