Nafarrendako, Orreaga gure izaerarekin sakonki loturik dago:

Leku honen ingurua izan da Baskoi guztien elkargunea mendez mende.

Hemen "Baskoiak sortu ziren" frankoen aurka bi mendetan independentzia defendatzeko, 778. urteko abuztuaren 15ean Karlomagnoren armadaren aurka lortu zuten garaipenik entzutetsuena.

Bere mendiak Herri eta Europako kultura guztiendako pasabidea izan dira eta historian zehar bisitatu gaituzte, aberastuz edo konkistatu nahian.

Gaur egun, gure Historiaren pisua hitz honetan babesten da, Orreaga, egun batez izan ginena gogoraraziz eta gure etorkizunaren bidea adieraziz.
Nafarroatik, beste Baskoiengana irekiak eta ezarritako mugen zauriarekin.